Saria etxeko besarkadari

 

argazkia_fotono

Aterpearen berotasuna sarituko du Emakundek. Bilboko La Posada de los Abrazos elkarteak jasoko du gaur Berdintasun Saria, gizarte bazterketaren aurka egindako borrokagatik eta indarkeria matxista jasandako emakumeei emandako babesagatik. Psikologikoa ez ezik, logistikoa ere bada besarkada: taldeak etxebizitza ematen die arazo ekonomiko larriak dituzten andrazkoei. “Indarkeriarik eta bazterketarik gabeko bizimodu eredu baten alde” lan egiten du taldeak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez.

2003an sortu zen elkartea, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoetan, bazterketa soziala jasaten dutenen aterpe izateko asmoz. Etxebizitzarik gabekoak artatzen zituzten bi langileren ekimena izan zen, logelen alokairua garestitzen ari zela antzemanda. Hamar urteotan 500 lagun inguru igaro dira elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetatik; hasieran, gizonak zein emakumeak hartzen zituzten, baina azken urteetan, andrazkoei eta haien seme-alabei egin diete harrera, “haiek dituztelako beharrizan gehien”.

Egun, bi etxebizitza baino ez dauzka elkarteak: zortzi emakume eta lau haur bizi dira bertan; horiez gain, beste hamabi lagunen egoeren jarraipena egiten dute. Bilboko eragile sozialekin elkarlanean dihardu taldeak, eta parte hartze esanguratsua du pobreziaren aurkako mobilizazioetan. Hain justu, sarean jorratutako lan hori txalotu du Emakundek, baita andreen jabekuntza sustatzea ere.

“Estutasun ekonomikoei eta indarkeria sexistari aurre egin behar dieten emakumeen premiazko beharrei” erantzuten diela goraipatu du, beraz, epaimahaiak. Baina harago ere joan da aitortza, La Posadak “gizartean eta erakundeetan duen eragina” ere nabarmendu baitu: “Emakume askorentzako bizi-baldintza duinak bermatu ez dituen antolaketa sozioekonomikoa zalantzan jarri du”.

Ildo horretan, elkartearen eguneroko laguntza lan horren ekarpena nabarmendu du Emakundek, “bestelako bizimodu eredu bat” eraikitzeko bidea urratzen ari delakoan: “Alternatiba bat eskaintzen du, indarkeriarik eta bazterketarik gabe, doakotasunean, kolektibitatean, autogestioan eta espiritu kritikoan oinarritutako gizarte baten alde”.

 

 

 

Emakumeen organo-sexualaren ebaketa

IMG-20140311-WA0008

Pasaden Ostiralean munduko medikuen elkarteko partaide den Estibaliz Gil etorri zitzaigun. Estibalez emakumeen organo sexualaren ebaketaz hitz egin zigun.                 Zer da mutilazio genitala? Nahitaezko eta arrazoi ez medikuengatik organo sexualetan alterazioak edo lesioak eragiteari deritzogu.

Hitzaldia ezberdina izan zen, “Hall”-ean izan zen eta horrek giro informala, hurbila eta atsegina sortu zuen. Afrikan horrelakoak gertatzen direla gauza jakina da baina guretzako aipagarriena Euskal Herrian ere mutilazio genitalaren praktika egiten dela jabetzeaz da.

Guk pilo ikasi genuen hitzaldian, zuri baliogarria izan zaizu????

 

ONCE-ko 75. URTEURRENA

2013-10-30 14.15.34

Atzo, Gizarte integrazioa ikasten dugun Tartangako talde biak, Bilbora joan ginen ONCE-k antolatutako autobus ibiltarira.
Bertan, Silviaren eta Raquelen eskutik bisita gidatu bat izan genuen. Bisita horretan mota ezberdinetako laguntza produktuak ikusi genituen.
Gaur egun teknologiaren aurre-rapenaz baliatuz, arlo honetan aurrerakuntza itzela egon dela komentatu ziguten, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko eta denon artean lortzeko helburu eskuragarria dela.

Ane eta Yaiza. Gizarte intregrazioa.