Gabonetako zuhaitza

Aste berdea dela eta, ingurugiro mintegikoekin  gabonetako zuhaitz bat egitea pentsatu genuen. Zuhaitza,birziklatutako oihal berdeekin egin genuen.

Klasekideak oihalak ekarri genituen klasera eta bertan, tamaina ezberdineko zatiak egin genituen zuhaitzan jartzeko.

Bisitatu gure hall-a eta ikusi gure arbola!!

Zinema ikustezinaren festibala. KCD.

Pasaden astelehenean, urriak 14, zinema ikustezinaren festibalari hasiera eman genion. Aurten 11. urteurrena ospatzen da, eta Tartanga institutuak 10 urte daramatza haiekin kolaboratzen.

Sarrera, 1iso2-ko ikasleek egin zuten, KCD erronka dela eta. Ondoren, zenbait korto ikusi genituen eta amaitzean, AMINATA proiektuko hiru partaidek, senegaldarrak, proiektua azaldu zuten.

Aste honetan zehar, hainbat korto proiektatuko dira. Ostiralean, festibalari itxiera emateko 1iso1-eko ikasleek haien erronkan prestatutakoa aurkeztuko digute.

“Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak, Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” hitzaldia Bilbon

Urriak 3an eta 4an Gizarteratzeko hainbat ikasle CEAR elkarteak antolatutako hitzaldira joan ginen. Han, immigrazioari buruzko datuak eman zituzten, eta hainbat emakume Hegoaldeko Mugan bizi diren egoera gogorrak azaldu zizkiguten, haien esperientziekin batera; dena ikuspuntu feminista batetik ikusita.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen, gauza berri pilo bat ikasi genituen eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen!

BBKBilbao Good Hostel

 

Bigarren mailako gizarteratzeko ikasleak irailaren 11n BBKBilbao Good Hostel zentroa ikustera joan ginen.


Kurtso hasierako hitzaldi bat izan zen eta asko ikasi genuen. Good hostel Lantegi Batuak eramaten du eta hostel desberdin bat dela ikusi genuen, oso egokituta dago bezeroentzat zein langileentzat.

IX JORNADA DE INTERCAMBIO Y SENSIBILIZACIÓN

Ayer, 10 de octubre de 2018 fue el Día Internacional de la Salud Mental y por ello, estuvimos en una conferencia en el Bizkaia Aretoa en Deusto. Allí,en la primera parte de la conferencia, un abogado especializado en defender a gente con problemas mentales y nos explicó detalladamente la evolución de los derechos fiscales en la gente con problemas. Cuando el terminó, el presidente catalán de una fundación llamada VEUS también nos aporto datos importantes sobre el tema, su historia personal  y su opinión sobre la situación actual de la gente con deficiencia mental. En la segunda parte, cinco personas que tenían problemas mentales fueron suficientemente valientes como para contarnos toda la historia de sus vidas profundizando lo máximo posible. Todos nos quedamos con una frase que uno de ellos dijo : ” LA DISCAPACIDAD NO ESTÁ EN LA PERSONA, SINO EN LA SOCIEDAD”.

“Lo Que De Verdad Importa” kongresua

Irailaren 21ean “Lo Que De Verdad Importa” Fundazioak urtero Bilbon antolatzen duen kongresua ospatu zuen, Euskalduna Jauregian. Bertan, Gizarteratze Graduko 4 ikasleok gainditze adibide diren 3 esperientziak entzuteko abagunea izan genuen.

Alde batetik, Sara Andrés gazteak 2011n bi hankak ebaki behar izan zizkiotela kontatu zigun, izandako auto istripu bat zela eta. Egoerari aurre egiteko, 2015ean atletismoan entrenatzen hasi eta atleta paralinpiko bihurtu zen. Horrela, azken Joko Paralinpikoetan eta Atletismo Mundialean parte hartu izan du, azken honetan brontzezko bi domina eskuratuz.

Beste alde batetik, Beliza Coro ekuadortarra komunitate indigena batean jaio zen. Ume izanda lan egiteko beharra suertatu zitzaion. Zorionez, “Telefónica” Fundazioak bultzatzen duen “Proniño” programari esker ikasten hasi zen, bere komunitateko lehen emakume abokatua izatea lortuz. Ordutik Telefónica-n lan egiten du.

Azkenik, Bosco Gutierrez arkitekto mexikarrak 1990ean 257 egunez bahituta egon zela azaldu zigun. Egoera latza izan bazen ere, fedeari esker aurrera ateratzea eta atea irekitzeko gakorde bat sortzea lortu zuen. Azkenean, familia hainbat hilabetetan zehar erreskatea negoziatzen egon arren, Boscok berak handik ihes egin zuen.

Migrazioak eta generoa Euskadin eta bere ingurunean.

Sònia Parella (soziologoa), Raquel Martínez Buján (soziologoa), Norma Vázquez (Sortzen), Aura Vasquez (Munduko Emakumeak) eta Claudia Favela (Ellacuría Fundazioa) 

Gaur egun, sektore domestikoetan emakume etorkinen presentzia %90ekoa da. Lan hau emakume horientzako onuragarria dela ematen duen arren, errealitatea guztiz ezberdina da, baldintza latzen aurrean aurkitzen baitira: lan informala eta  bigarren mailakoa da, emakumeak ikusezinak dira, haien eskubideak ez dira errespetatzen, ez dira pertsona gisa bere osotasunean hartzen, ordu asko sartzen dituzte, esplotazio sexuala jasan, soldata baxua jaso, ama txartzat hartzen dituzte haien familiekin fisikoki ez daudelako etab. Emakume etorkinek haien egoera irregularraren ondorioz, lan hau onartzea besterik ez dute.

Horrez gain, estereotipoetan oinarrituz, emakume horien perfil zehatz bat bilatzen da: maitekorra, pazientea, latinoamerikarra, zaintzaile ona, ikasketarik gabekoa, kolore gabekoa eta esker onekoa dena, bere eskubide propioen alde egiten ez duen pertsona etab. Bestalde, familiek emakume horiekiko hurrengo portaerak azaltzen dituzte: mesfidantza, iruzkin despektiboak egiten dizkiete, haien gorputza ukitzeko aukera dutela pentsatzen dute, jaten dutena, janzten dutena…kontrolatzen diete.

Guzti honi amaiera emateko lehenik eta behin sentsibilizazioa behar da eta ondoren, sektorearen erregularizazioa, lege eta araudi jakin batzuk indarrean jarri eta horiek errealitatean betetzen direla kontrolatu. Bestalde, estereotipo eta aurreiritziak hautsi.


Trinidad Vicente (soziologoa), Laia Narciso (antropologoa, gizarte hezitzailea) eta Lucia Mbomio (kazetaria). “Etorkinen eta beraien ondorengoen egoera lan merkatuan, hezkuntzan eta orokorrean arrazakeri instituzionala aztertu ziguten, arlo hauetan egoera inklusibo batera heltzeko beharra adieraziz”.

Uxue,Ainara,Nekane,Nagore