“Lo Que De Verdad Importa” kongresua

Irailaren 21ean “Lo Que De Verdad Importa” Fundazioak urtero Bilbon antolatzen duen kongresua ospatu zuen, Euskalduna Jauregian. Bertan, Gizarteratze Graduko 4 ikasleok gainditze adibide diren 3 esperientziak entzuteko abagunea izan genuen.

Alde batetik, Sara Andrés gazteak 2011n bi hankak ebaki behar izan zizkiotela kontatu zigun, izandako auto istripu bat zela eta. Egoerari aurre egiteko, 2015ean atletismoan entrenatzen hasi eta atleta paralinpiko bihurtu zen. Horrela, azken Joko Paralinpikoetan eta Atletismo Mundialean parte hartu izan du, azken honetan brontzezko bi domina eskuratuz.

Beste alde batetik, Beliza Coro ekuadortarra komunitate indigena batean jaio zen. Ume izanda lan egiteko beharra suertatu zitzaion. Zorionez, “Telefónica” Fundazioak bultzatzen duen “Proniño” programari esker ikasten hasi zen, bere komunitateko lehen emakume abokatua izatea lortuz. Ordutik Telefónica-n lan egiten du.

Azkenik, Bosco Gutierrez arkitekto mexikarrak 1990ean 257 egunez bahituta egon zela azaldu zigun. Egoera latza izan bazen ere, fedeari esker aurrera ateratzea eta atea irekitzeko gakorde bat sortzea lortu zuen. Azkenean, familia hainbat hilabetetan zehar erreskatea negoziatzen egon arren, Boscok berak handik ihes egin zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *