Sònia Parella (soziologoa), Raquel Martínez Buján (soziologoa), Norma Vázquez (Sortzen), Aura Vasquez (Munduko Emakumeak) eta Claudia Favela (Ellacuría Fundazioa)
Gaur egun, sektore domestikoetan emakume etorkinen presentzia %90ekoa da. Lan hau emakume horientzako onuragarria dela ematen duen arren, errealitatea guztiz ezberdina da, baldintza latzen aurrean aurkitzen baitira: lan informala eta bigarren mailakoa da, emakumeak ikusezinak dira, haien eskubideak ez dira errespetatzen, ez dira pertsona gisa bere osotasunean hartzen, ordu asko sartzen dituzte, esplotazio sexuala jasan, soldata baxua jaso, ama txartzat hartzen dituzte haien familiekin fisikoki ez daudelako etab. Emakume etorkinek haien egoera irregularraren ondorioz, lan hau onartzea besterik ez dute.
Horrez gain, estereotipoetan oinarrituz, emakume horien perfil zehatz bat bilatzen da: maitekorra, pazientea, latinoamerikarra, zaintzaile ona, ikasketarik gabekoa, kolore gabekoa eta esker onekoa dena, bere eskubide propioen alde egiten ez duen pertsona etab. Bestalde, familiek emakume horiekiko hurrengo portaerak azaltzen dituzte: mesfidantza, iruzkin despektiboak egiten dizkiete, haien gorputza ukitzeko aukera dutela pentsatzen dute, jaten dutena, janzten dutena…kontrolatzen diete.
Guzti honi amaiera emateko lehenik eta behin sentsibilizazioa behar da eta ondoren, sektorearen erregularizazioa, lege eta araudi jakin batzuk indarrean jarri eta horiek errealitatean betetzen direla kontrolatu. Bestalde, estereotipo eta aurreiritziak hautsi.
Trinidad Vicente (soziologoa), Laia Narciso (antropologoa, gizarte hezitzailea) eta Lucia Mbomio (kazetaria). “Etorkinen eta beraien ondorengoen egoera lan merkatuan, hezkuntzan eta orokorrean arrazakeri instituzionala aztertu ziguten, arlo hauetan egoera inklusibo batera heltzeko beharra adieraziz”.
Uxue,Ainara,Nekane,Nagore