Abenduak, 11. Nahiz eta hotza egin asko izan ginen Deustoko Unibertsitateko Ellacuria Aretora inguratu ginenak APNABI-ren 35.urteurrena ospatzeko.
Aretoa lepo bete zen eta bertan, berotasuna, primerako antolaketa, aurpegi lasaiak eta batez ere, profesionalak aurkitu genituen. 35 urte hauetan familia askok APNABI-n aurkitu dituzten bezala.
Rita Jordan izan zen hizlari nagusia. Adibidez eta pertsonen ezagutzan oinarritutako hitzaldian arlo asko jorratu bazituen ere bi ideia hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake:
“Autismo Espektroaren Nahasmenaren (AEN) ezagutza beharrei erantzuteko balio behar digu eta ez etiketak jartzeko. Hezkuntzak asko egin dezake zentzu honetan.”
“ Inklusioa ez da toki bat,prozesu bat baizik. Prozesu horretan denok aktiboki parte hartu behar dugu”
APNABI-k 35 urte bete ditu, egunez egun, euri eta hotzari aurre eginez eta eguzki izpi beroez gozatzen. ZORIONAK!!!!
Apnabitik hurrengo bideoa bialdu digute merezi du ikustea ea zer iruditzen zaizunnn