APNABI, ZORIONAK!

 

 

 

http://www.apnabi.org/wp-content/uploads/2014/11/noticia_blog.jpg

Abenduak, 11. Nahiz eta hotza egin asko izan ginen Deustoko Unibertsitateko Ellacuria Aretora inguratu ginenak APNABI-ren 35.urteurrena ospatzeko.
Aretoa lepo bete zen eta bertan, berotasuna, primerako antolaketa, aurpegi lasaiak eta batez ere, profesionalak aurkitu genituen. 35 urte hauetan familia askok APNABI-n aurkitu dituzten bezala.
Rita Jordan izan zen hizlari nagusia. Adibidez eta pertsonen ezagutzan oinarritutako hitzaldian arlo asko jorratu bazituen ere bi ideia hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake:
“Autismo Espektroaren Nahasmenaren (AEN) ezagutza beharrei erantzuteko balio behar digu eta ez etiketak jartzeko. Hezkuntzak asko egin dezake zentzu honetan.”
“ Inklusioa ez da toki bat,prozesu bat baizik. Prozesu horretan denok aktiboki parte hartu behar dugu”
APNABI-k 35 urte bete ditu, egunez egun, euri eta hotzari aurre eginez eta eguzki izpi beroez gozatzen. ZORIONAK!!!!

Apnabitik hurrengo bideoa bialdu digute merezi du ikustea ea zer iruditzen zaizunnn

http://youtu.be/Llwi_Ftp9S4

 

3 comentarios en “APNABI, ZORIONAK!

  1. Leo Kannerrek autismoari buruzko lehen artikulua 1943an idatzi zuen handik aurrera hainbat ikerketa eta hitzaldi egin dira . Oin dela ez dakit zenbat urte……
    Oso interesgarria iruditzen zait EAN ri buruz ikertzaileak entzutea, gure lana hobeto egiten lagunduko digutelako.

  2. Zenbat aurpegi ezagun bideoan!! Oso oso polita da :):) eskerrik asko konpartitzeagatik!
    Inklusioa prozesu bezala ulertuta, kalitatezko erantzunetan ere zentratzen da. Horretarako, pertsona bera ezagutzea ezinbestekoa da, bakoitzak behar dituen beharrak asetzeko.
    ZORIONAK APNABI!!

  3. Oso interesgarria hitzaldia eta hainbat esperientzi ezberdin autismoaren inguruan entzutea. Asko ikasten da adituei entzuteaz eta benetan pozgarria hainbat ikasle-ohiak bertan topatzea!!!!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *