Honetaz gehiago jakin nahi baduzue sakatu hurrengo link
Honetaz gehiago jakin nahi baduzue sakatu hurrengo link
Abenduak, 11. Nahiz eta hotza egin asko izan ginen Deustoko Unibertsitateko Ellacuria Aretora inguratu ginenak APNABI-ren 35.urteurrena ospatzeko.
Aretoa lepo bete zen eta bertan, berotasuna, primerako antolaketa, aurpegi lasaiak eta batez ere, profesionalak aurkitu genituen. 35 urte hauetan familia askok APNABI-n aurkitu dituzten bezala.
Rita Jordan izan zen hizlari nagusia. Adibidez eta pertsonen ezagutzan oinarritutako hitzaldian arlo asko jorratu bazituen ere bi ideia hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake:
“Autismo Espektroaren Nahasmenaren (AEN) ezagutza beharrei erantzuteko balio behar digu eta ez etiketak jartzeko. Hezkuntzak asko egin dezake zentzu honetan.”
“ Inklusioa ez da toki bat,prozesu bat baizik. Prozesu horretan denok aktiboki parte hartu behar dugu”
APNABI-k 35 urte bete ditu, egunez egun, euri eta hotzari aurre eginez eta eguzki izpi beroez gozatzen. ZORIONAK!!!!
Apnabitik hurrengo bideoa bialdu digute merezi du ikustea ea zer iruditzen zaizunnn
Gaur abenduak 1, Hiesaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna ozpatzen da. Gero eta informazio gehiago daukagu gaixotasun inguruan, hala ere, egoerak larria izaten jarraitzen du eta gaixo kopurua gorantza doa, batez ere, gazte, homosexual eta atzerritarren artean.
Gizarteak neurri nahikoak hartzen ditu honen prebentziorako? Eta zuk?