Motibazio hitzaldia

P1020176

 

Urriaren 24an Gizarteratze Goi Mailako bost ikasle ohi beraien esperientzia profesionala kontatzera etorri dira. Gauza askotaz berba egin dute: ikasketaz, lan bilaketaz, lantokiko prestakuntzaz, gizarteratzeari buruz …
Neus – Argia Fundazioa-,Jose- Apnabi-,Monica-Agintzari Elkartea- ,Jesus- Apnabi eta Sofía – Zaballa espetxea-etorritako ikasle ohiak Kontatu digutenetatik honako hauek azpimarratu nahi ditugu.
Lehenengo aholkua Josek eman digu: ez etsi. Arazo pertsonalak eta ikasteko ohitura falta zirela medio, bi aldiz, ikasketak lagatzekotan egon zen baina, ingurukoen laguntzarekin,ordea, bukatzea lortu zuen. Egun gustatzen zaion lan baten ari da lanean.
Bigarrena: inoiz ez da berandu ikasteko. Beraien ibilbideak ezagutzerakoan konturatu gara horretaz. Batek baino gehiago ikasketak bukatu eta gero beste ikasketa batzuk edo prestakuntza gehiago izateko ikasten jarraitu du.
Neus iaz praktikak egin zituen tokian lanean dago. Suertea? Berak argi zuen praktikak gure balioa azaltzeko erakusleiho ezin hobeak direla : “ praktiketan dena eman behar da” esan digu eta lantokiko prestakuntza egiten gauden bitartean bertako lan aukerak ezagutzeko aprobetxatu dezakegula ere.
Lana bilatzen hasi behar garenerako ere eman digute aholkuren bat, informazioa izan ahal izateko, esparru horretan aritzen direnak ezagutzea komenigarria dela esan digute gero ,norberak konbentzitu egin behar ditu“ni naizela lanpostu horretako egokiena”
Hasieran, ordezkatzeak eta aldi baterako kontratuak izaten dira ohikoenak eta, nahiz eta ordutegiz edo egutegiz erosoenak ez izan,eskarmentua izateko balioko digutela azaldu digute.
“Lana gustukoa dut baina goizeko seiretan jaikitzea asko kostatzen zait” esan digu Josek. Argi utzi nahi zuen lana, lana dela eta esfortzua eta erantzunkizuna eskatzen dituela.
Gizarte Integrazioari buruz pertsona eta pertsonekin lan egiten dugunez garen modukoak izan behar garela eta empatiaz aritu behar dugula esan du Neusek. Batzuetan oso egoera zailekin topo egingo dugunez denak ados egon dira errezeta hau emateko orduan: etxera joaterakoan lana aparkatu eta umore ona izan.
“Zeinek esango zidan nagoen tokian egongo nintzela” esan du Monicak.Erronkaberriei irekita egon behar dugu eta oinarrizko gaitasunak proiektu berriei aurre egiten lagunduko digute.
Jesus eta Sofiak lortu dute lorezaintza eta gizartegintza eta, elektrizitatea eta gizartegintza uztartzea. Beraiek bezala,meta bat jarri ezkero, segi aurrera.

Letxugak garelako izango ote da?

Plazerra izan da zuei entzutea. Eskerrik asko benetan eta hurrengora arte

MUJER Y DISCAPACIDAD

El pasado viernes, día 10 de Octubre se celebró en el Bizkaia Aretoa, Bilbao, el XI foro de “Mujer y Discapacidad y Política de Igualdad”, en el que tuvimos la oportunidad de asistir dos alumnas de Integración Social de castellano y otras dos de euskera.

Organizada por Fekoor (Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física y/u Orgánica de Bizkaia), celebrando los 35 años de lucha contra la doble discriminación.

Pudimos escuchar como detectar y difundir las buenas prácticas para la transformación social que hayan demostrado su eficacia para avanzar en la igualdad de oportunidades de las mujeres con discapacidad en todos los ámbitos de la vida política, económica, cultural o social.

BURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

Egun on!

Gaur, Urriak 10 Mundu osasunaren munduko eguna da.

Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak.

Guztion helburua eta ardura izan beharko zen  pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta komunitate-ingurunean parte hartze normalizatua izan dezaten laguntzea.

ASASAM elkarteak, (Aiarako Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Elkartea) hainbat ekintza antolatu ditu egun hauetan zehar. Urriaren 22an Laudioko Udaletxean hitzaldi bat egongo da 17.30etan. Hitzaldi honen gaia buru osasunararen prebentzioa gazteengan da.

Zure gustokoa izango delakoan,

Dorkaitz eta Nekane

 

IMG-20140914-WA0029