Kaixo!! !
Janire eta Nekane gara. Astelehenean Fekoor-ek antolatu zuen jardunaldira joateko aukera izan genuen. Jardunaldian lan-merkatuari begira, ezgaitasunak dituzten emakumeei buruz hitz egin zuten.
Alde batetik esan beharra daukagu, hasierako zatia interesgarriagoa iruditu zitzaigula: “Ezgaitasunak ditugun emakumeok ba al dugu lanerako aukerarik”?.
Ez gaitasunak dituzten emakumeek, lana lortzeko bizi duten errealitatea Josefina Juste Cuestak azaldu zuen. Josefinak gizarteak pentsamendu aldetik arazo larria duela azpimarratu zuen. Aniztasun funtzionala dituzten emakumeak ez direla berdin ikusten eta ez dutela aukera berdinak lanpostu baten bila joaten direnean. Halaber, bi galdera hauek bota zituen hausnarketa egiteko: Zelan gizarteratu, gizarteak gizarteratzean ez badu pentsatzen?, Zelan hurbildu gizartearen pentsamenduetara?
Era berean, kontuan hartzekoa da ere, mundu mailan aniztasun funtzionala duten emakumeen kolektiboa baztertuena dela eta aniztasun funtzionala duten emakumeetatik, 2/3 langabezian daudela. Emakumeak, emakumeak izateagatik eta hare gehiago, aniztasuna duten emakumeak izateagatik, soldata gutxiago jasotzen dute. Argi dago beraz, sexua eta aniztasun funtzionala eragin handia dutela lan-merkatuan.
Hori dela eta… zer egin dezakegu egoera aldatzeko?
“ES LA SOCIEDAD LA QUE DISCAPACITA, TODO ESTA HECHO PARA UN TIPO DE PERSONA, LA CUAL PUEDE USAR TODA PARTE DE SU CUERPO, SIN DIFICULTAD ALGUNA”