Pasaden azaroan 3an, Fekoorrek antolatutako hitzaldi batera joan ginen, Emakume eta ez-gaitasunen terminoak batzen dituen XII. forora.
Bertan, hainbat ikuspuntu jorratu zituzten pertsona desberdinek Maria Silvestrek,Itziar Páramok, Ainhoa Azurmendik, Rakel Mateok, Marian Sanchezek, Mercedes Jarabak eta Gemma Hassengerrek.
Oso interesgarria izan zen, emakumea, ez-gaitasuna eta aisialdi terminoak lotzen bazenituen informazio eta datu falta zegoelako, eta beraiek bere ikuspuntu pertsonaletik gaia garatu ahal izan zuten.
Ondorio bezala, amore ez ematea, berdintasuna eta emakume bezala borrokatzea oso garrantzitsua zela adierazi ziguten.