Zinema ikustezinaren festibala. KCD.

Pasaden astelehenean, urriak 14, zinema ikustezinaren festibalari hasiera eman genion. Aurten 11. urteurrena ospatzen da, eta Tartanga institutuak 10 urte daramatza haiekin kolaboratzen.

Sarrera, 1iso2-ko ikasleek egin zuten, KCD erronka dela eta. Ondoren, zenbait korto ikusi genituen eta amaitzean, AMINATA proiektuko hiru partaidek, senegaldarrak, proiektua azaldu zuten.

Aste honetan zehar, hainbat korto proiektatuko dira. Ostiralean, festibalari itxiera emateko 1iso1-eko ikasleek haien erronkan prestatutakoa aurkeztuko digute.

“Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak, Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” hitzaldia Bilbon

Urriak 3an eta 4an Gizarteratzeko hainbat ikasle CEAR elkarteak antolatutako hitzaldira joan ginen. Han, immigrazioari buruzko datuak eman zituzten, eta hainbat emakume Hegoaldeko Mugan bizi diren egoera gogorrak azaldu zizkiguten, haien esperientziekin batera; dena ikuspuntu feminista batetik ikusita.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen, gauza berri pilo bat ikasi genituen eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen!