arkatz bat, liburu bat eta ikasmahai bat

rio

Gure institutuan, abian jarri dugu elkartasun ideia . Oraingo honetan gomazko eskumuturrekoak  egin eta saldu egingo ditugu. Lortzen dugun diruaz izenburuan aipatzen dugun bezala arkatzak, liburuak edo ikasmahaiak erosteko erabiliko dugu, lorpenaren arabera.

EDUCO elkartearekin lan egingo dugu eta beraiek bezala gure  helburua guztiontzako kalitatezko hezkuntzaren eskubidearen defentsa eta sustapenaren konpromisoan erreferentziako antolakuntza bihurtzea da.

Gure ustez hezkuntza garapen pertsonalaren eta erkidegoaren garapenaren aldaketaren motorea da , ezin dugu ahaztu ikaskuntza guztion eskubidea izan  behar dela.

Zuk ere lagundu ahal duzu ideia aurrera eramaten.Asteazkenetik aurrera, jolasaldian, Institutuaren Hall-ean salgai izango dira.

HURBILDU-PARTE HARTU-LAGUNDU eta EKIN!!!!!!

 20140328_122108

Mas información

 

 

 

Emakumeen organo-sexualaren ebaketa

IMG-20140311-WA0008

Pasaden Ostiralean munduko medikuen elkarteko partaide den Estibaliz Gil etorri zitzaigun. Estibalez emakumeen organo sexualaren ebaketaz hitz egin zigun.                 Zer da mutilazio genitala? Nahitaezko eta arrazoi ez medikuengatik organo sexualetan alterazioak edo lesioak eragiteari deritzogu.

Hitzaldia ezberdina izan zen, “Hall”-ean izan zen eta horrek giro informala, hurbila eta atsegina sortu zuen. Afrikan horrelakoak gertatzen direla gauza jakina da baina guretzako aipagarriena Euskal Herrian ere mutilazio genitalaren praktika egiten dela jabetzeaz da.

Guk pilo ikasi genuen hitzaldian, zuri baliogarria izan zaizu????