Urriak 10

Asteazken honetan, urriak 10, Gizarte Integrazioko lehen mailako ikasleek, euskara zein gaztelaniako taldekoek, 2012-2013 ikasturte honetako lehen irteera burutuko dute.

Aurrena, goizeko 8:45etan ADEMBI (Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia) bisitatuko dute eta jarraian 11:30ak aldera FEKOOR (Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Bizkaia ) biak Bilbon bertan. Hortaz, ikasleek ohiko ikasgaietatik haratago, beraien ikasketa garatzeko aukera aberasgarria izango dute. Berau ez da izango ikasturteko bisita bakarra, gehiago egingo dituzten arren aurrerako jakinaraziko dizkizuegu blog honen bitartez.

Besterik gabe, hurren arte!!