Pasadan ostiralean 3D LAN enpresaren ingeniari bat Tartangara etorri zen “Autonomia eta Teknologia”-ren erronkari buruz hitz egitera.
Hasteko bere enpresak egiten duen lana azaldu zigun: 3Dko inprimagailu bat erabiliz ezgaitasun fisiko bat dituzten pertsonen beharrei laguntza eman. Horretarako, ingeniero bat, soziologo bat, bi maker eta administratzaile bat elkar lan egiten dute.
Ondoren, bigarren mailako ikasle batzuk etorri ziren haien esperientzia azaltzera; aholkuak eta oharpenak eman zizkiguten erronka aurrera eramateko.
A3Dko eta elektronikako ikasleak ezagutu genituen, elkarrekin egingo dugu lan erronkan zehar eta lehenengo kontaktua atsegina izan zen.
Seguro que surgirán propuestas y que conseguirán el objetivo:
Facilitar la autonomia y la vida diaria de las personas con diversidad funcional.
Animo guztion artean lortuko dugu eta!!!!