Ezgaitasunak dituzten emakumeak ezgaitu egiten duen lan-merkatuan?

Kaixo!!                           !

Janire eta Nekane gara. Astelehenean Fekoor-ek antolatu zuen jardunaldira joateko aukera izan genuen. Jardunaldian lan-merkatuari begira, ezgaitasunak dituzten emakumeei buruz hitz egin zuten.

Alde batetik esan beharra daukagu, hasierako zatia interesgarriagoa iruditu zitzaigula: “Ezgaitasunak ditugun emakumeok ba al dugu lanerako aukerarik”?.

Ez gaitasunak dituzten emakumeek, lana lortzeko bizi duten errealitatea Josefina Juste Cuestak azaldu zuen. Josefinak gizarteak pentsamendu aldetik arazo larria duela azpimarratu zuen. Aniztasun funtzionala dituzten emakumeak ez direla berdin ikusten eta ez dutela aukera berdinak lanpostu baten bila joaten direnean. Halaber, bi galdera hauek bota zituen hausnarketa egiteko: Zelan gizarteratu, gizarteak gizarteratzean ez badu pentsatzen?, Zelan hurbildu gizartearen  pentsamenduetara?

Era berean, kontuan hartzekoa da ere, mundu mailan aniztasun funtzionala duten emakumeen kolektiboa baztertuena dela eta aniztasun funtzionala duten emakumeetatik, 2/3 langabezian daudela. žEmakumeak, emakumeak izateagatik eta hare gehiago, aniztasuna duten emakumeak izateagatik, soldata gutxiago jasotzen dute. Argi dago beraz, sexua eta aniztasun funtzionala eragin handia dutela lan-merkatuan.

Hori dela eta… zer egin dezakegu egoera aldatzeko?

ž-Gizartearen pentsamendua aldatu.
ž-Aniztasun funtzionala duten emakumeen baloreak kontuan hartu, gizartean aurkitzen diren oztopoak eta etiketatik urrunduz.
ž-Diskriminazioa dagoela ikustarazi.
-žGizartea, enpresak etab. sentsibilizatu.
-žEmakumeei indarra ematea.
-žGizarte integratu bat edukitzeko, guztion inplikazioa beharrezkoa da.
ž

 “ES LA SOCIEDAD LA QUE DISCAPACITA, TODO ESTA HECHO PARA UN TIPO DE PERSONA, LA CUAL PUEDE USAR TODA PARTE DE SU CUERPO, SIN DIFICULTAD ALGUNA”

ž
Janire eta Nekane.

2 comentarios en “Ezgaitasunak dituzten emakumeak ezgaitu egiten duen lan-merkatuan?

  1. Benetan ideia interesgarriak!!!! Bakoitzak bere esparrutik eta dagoen tokitik sentsibilizazioa egin dezakegu. Guztiok berdinak gara baina guztiok ezberdinak ere.
    Aniztasuna aberatsagarriagoa da!!!!!!!!!!

  2. Zelako ondo adierazi duzue !!!
    Zelan gizarteratu gizarteak ez badu gizarteratu nahi? hori da gakoa, baina horretarako guk jotake lan egingo dugu.
    Eskerrik asko galdera hoiek botatzearren, astelehenean, agian, denok artean erantzungo ditugu klasean, horretarako irakurri behar da komentatu ikaskideei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *